Maurizia – Aukeran Dantza Konpania

Aukeran_Maurizia

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek,  pasioen antzera, erre egin zaitzaketela. Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.

Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat ahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizi-poza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna.

Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala.

Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak. Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.

Karmele Jaio

Antes de salir a la plaza, Maurizia acerca la pandereta al fuego para calentar su piel. Lo hace con cuidado, porque la vida le ha enseñado que el calor no siempre es dulce, que las llamas, como las pasiones, pueden quemarte si te acercas demasiado.

Cuando escucha las primeras notas de la alboka, levanta la barbilla. Sus dedos comienzan entonces a dar vida a ese trozo de piel, madera y chapa y en el enérgico movimiento de su mano me parece entonces ver muchas manos, manos de mujeres a punto de echar a volar. Su voz de repente  lo inunda todo y se convierte también en muchas voces, voces de mujeres que hablan de  alegría, orgullo, fuerza, pasión. Y también de miedo, rabia, ansia de libertad, dolor. Porque todas esas voces de mujeres son al mismo tiempo carcajada y  quejido, celebración y denuncia. 

Bajo el efecto de su embrujo, siento que tengo un gorrión  atrapado en el hueco de mis costillas, un pequeño pájaro que comienza a dar saltos, intentando salir de su cárcel de hueso. Y el temblor que me produce me hace reír y llorar al mismo tiempo, porque reconozco como propios el orgullo y la alegría que desprenden esas voces, al igual que su dolor y su miedo.

Las voces diversas pellizcan mi piel, frotan las cicatrices que la vida ha marcado a fuego en ella, y me dicen, despierta, alza esa barbilla, mira de frente a la vida y cántala, celébrala, ríete con la dicha, enfréntate a las penas. Es entonces cuando me parece reconocer mi voz entre ellas, cuando me parece ver mi mano entre el abanico de dedos que golpean la pandereta. Y entonces lo entiendo: yo soy Maurizia. Yo también soy Maurizia. Y como ella, estoy preparada para salir a la plaza.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s